08_Sagastik brontzea eskuratu zuen Angelun

Txintxarri Aldizkaria 2012ko abenduaren 17a

LOKEko judokek ez zuten aurreko zubian atsedenik izan, Oscar Garrido Totanan izan zen Espainiako kadeteen kopako proban eta Asier Sagasti, Josu Olmos eta Esteban Martinez Angelun izan ziren. Honetan Sagastik brontzea eskuratu zuen.

Gorka Aristegi entrenatzaileak aipatu digunez, Angelun txapelketa maila altukoa izan zen eta Asier Sagastik “oso txapelketa” ona eginez hirugarren postua eskuratu zuen bere mailan.

Maila ona eta lesioa
Bestalde, Josu Olmosek eta Esteban Martinezek ez zuten dominarik lortu. Nahiz eta Josu Olmosek borroka bat irabazi eta bi galdu, Gorka Aristegiren hitzetan maila oso ona eman zuen. Esteban Martinezek, berriz, bi lehenengo borrokak irabazi ondoren, lepoan mina hartu eta babesteko erretiratu egin zela adierazi digu entrenatzaileak.

Totanan zorterik ez
Bestalde, Totanan, Murtzian, Espainiako Kopa kadeteko proban Oscar Garridok ez zuen egun ona izan.
Lehenengo borrokan kaleratua izan zen eta bigarren aukeran ere, borroka galdu zuen. Honela 7. postuan amaitu zuen lehiaketa.