Munduko kulturak izango da 2013ko inauterien gaia. Herritarrak dagoeneko has daitezke mozorroa pentsatzen. Gaur burutu da Manuel Lekuonan Inauterien inguruko lehen bilera eta bertan bildu dira udal ordezkari eta teknikariez gain, herriko elkarte ezberdinetako kideak.
Honetan herritarrek postontzi zein internetez bidalitako gai proposamenak aztertu ondoren gaia hautatu da. Hala ere, gaia aukeratzearekin batera lanari hasiera besterik ez zaio eman. Datozen hilabeteetan elkarlanean arituko dira bilera ezberdinetan egitaraua lantzen udal eta herritarrak. Antolaketa prozesu irekia martxan da jada: horrela udalak aukera emango die herritar guztiei inauterien antolaketa parte hartzeko eta, bereziki, gonbidapena luzatu diete konpartsa bat osatzeko prest dauden lagun koadrila berriei.
