Ikastarook zentzu oso praktikoan planteatu dira, esan bezala, betiere ostalaritzara zuzenduta, lanean, egunerokotasunean, euskara nola erabili azaltzera bideratuta. Finean, euskara erabili nahi edo behar duten ostalaritzako langileei dago zuzendua, baita ostalaritzan lana bilatzen eta euskara gutxi edo batere ez dakitenei, baita ere langileekin hizkuntzaz aldatzeko prest dauden enplegatzaileei …
Horrez gain, ikastaroa praktikoa izango dela aipatzen da izan ere, lehenik eta behin ostalaritzan beharrezkoak diren euskarazko hitzak eta esamoldeak ikasiko direlako, guztiz egoera errealetan oinarrituta (antzezpenak, saio praktikoak tabernetan); jarraitzeko Euskaraz hitz egiteko lotsa edo ohitura falta gainditzeko ariketak landuko dira eta, amaitzeko, establezimendu mota ezberdinetara egokitutako ikastaroa izango da: tabernak, sagardotegiak, catering, ….
Bilera informatiboak:
Bi orduko 14 saioz osatuta egongo da ikastaroa, eta lehenengo 8 saio Banaiz Bagararen Urnietako egoitzan izango dira, azken 6 saioak parte hartzen duten herrietariko bakoitzeko taberna batean antolatuko dira. Prezioa 30 eurokoa izango da, baina saioen %80ra joanez gero, diruaren erdia itzuliko dela jakitera eman dute antolatzaileek. Hasiera 2013ko urtarrila izango da.
Proiektuan interesaturik egonez gero, harremanetan jartzeko bi bide, Banaiz Bagararen telefono zenbakira deituaz, 943 33 14 55, edo Urnietako Udaleko Euskara Departamentura deituaz 943 00 80 33. Ttakuneko bulegoan ere eskuragarri dira esku orriak. Bestela, www.ninaizgugara.org, ninaizgugara@gmail.com edo www.emun.com, emun@emun.com helbideetan.
BILERA INFORMATIBOAK:
2013ko urtarrilak 8, astearta:
• 16:00etan Astigarragako kultur etxean
• 18:00etan Hernaniko kultur etxean
2013ko urtarrilak 9, asteazkena:
• 16:00etan Lasa-Oriako kultur etxean
• 18:00etan Urnietako kultur etxean
2013ko urtarrilak 10, osteguna:
• 16: 00etan Usurbil kultur
• 18:00etan Andoaingo Urigain kultur etxean
Bilera hauetan ikastaroaren nondik norakoak azaltzeaz gain, herri ezberdinetatik joan ahal izateko garraiobideak koordinatuko dira.
