Santo Tomas egunerako ez ohiko eta urgentziazko udalbatzar deialdia egin du udalak gaur jakitera eman duenez. Ostiralean goizeko 9:30ean izango da bilkura eta honetan gai bakarra izango dute alderdiek eztabaidagai, Atsobakar zahar etxea eraberritzeko kontratoaren egokitzapena.
Aspaldi hasi ziren herriko egoitzan berritze lanak egiten baina hasieratik adostu moduan, hauek fase ezberdinetan burutu dira erabiltzaileentzat oztopo izan ez zitezen. Orain azken fasean sartuta, hasierako lan kontratu hori zenbait puntutan aldatzea egokitzen da hirugarren adinerako zerbitzu sozialen gainean indarrean dagoen araudi sektorialarekin bat egiteko besteak beste.
