Lasarte-Oriako gazte talde bat elkartu da Gazte 1+ez ekimenaren baitan, Oreretako sei gazteen aurkako espetxe zigorraren aurka ELEAK mugimenduak martxan jarritako lelopean elkartasun kanpainarekin bat egiteko. "Gure etxeko atea zabalik dute", lelopean lehen ekimena larunbatean burutuko dute herrian 12:30ean San Pedro eliza aurrean egingo den elkarretaratzearekin.
ELEAK mugimendua
eleakmugimendua.info webgunean azaltzen denez, "Oreretako sei gazte espetxeratzeko arriskuan daudela ezagutzera eman da. 2011an izan ziren epaituak, gazte erakunde independentista bateko kideak izateagatik eta epaileak sei urte inguruko kartzela-zigorra ezarri die". Halako epaiketa politikoak salatzeko, "hauek duten oihartzuna etengabekoa dela ukaezina den arren, oraindik norbaiten belarri edota begietara iritsi ez bada, guk gure bultzadatxoa emango diogu zabalpen horri". Horretarako martxan da "gure etxeko ateak zabalik" ekimena. "Ideia eta proiektu politikoez gain, eskubide guztiak pertsona eta proiektu guztientzat izan behar direlako".
