Gabon giroan guztiz murgilduta gaude Santo Tomas feriaren bezpera honetan. Herriko ikastetxeetako ikasleek jaialdi bereziak egin dituzte egunotan. Gaurkoan Landaberrikoek egin dute, baserritarrez jantzita Gabon kantak abestu, dantzatu eta giro ederrean festa egin dute. Larunbatean berriz Pablo Garaikoetxea eraikineko ikasleek, lehen hezkuntzako guztiek ere egin zuten festa polita. Bertan txalaparta doinuak eta guzti izan ziren Joseba Zuaznabarren eskutik.
Bihar Santo Tomas eguna, goizean Sasoetako ikasleen txanda izango da. Bertan Gabon kantak abestu eta txistorra jango dute oporrak hartu aurretik.
