Danok Kide elkarteak, bere XX. jaiotzen lehiaketa antolatu du aurten eta gaur izango da azken eguna lanak aurkezteko.
Iaz 34 jaiotza izan ziren lehiatzen adinaren araberako lau talde desberdinetan eta epileek ez zuten lan erraza izan. Herrian dagoeneko errotuta dagoen lehiaketa honetan banaka zein taldeka har daiteke parte beti ere lan bakarra aurkeztuta.
Betebeharren artean, jaiotzak gehienez, 80x60 zm-ko neurriak izan behar ditu eta, batez ere, ez da onartuko hondo sendorik ez duen lanik. Aurreko urteetako lehiaketetara aurkeztutako proiekturik ere ez da hartuko antolatzaileek azpimarratu moduan.
Jaiotzarekin gutun-azal batean egileen izenak sartu eta azalean parte-hartzaile edota taldearen adina idatzita entregatu behar da. Jaiotzak gaur aurkezteko aukera dago 17:00etatik 19:00etara Danok Kide elkartearen egoitzan Blas de Lezo kaleko 11-13 zenbakian.
San Pedro elizan
Lehiaketara aurkezten diren lan guztiak Gabonetan San Pedro elizan izango dira herritarrentzat ikusgai eta urtarrilaren 1ean emango dute jakitera irabazlearen izena ekitaldi berezian. Sariak 6-9 urte artekoentzat, lehenengoarentzat 60euro eta bigarrenarentzat 40 euro. 10-13 urte artekoentzat, 70 eta 50 euroko sariak daude; 14-17 urte artekoentzat, 90 eta 60 eurokoak eta azkenik, helduentzat 120 eta 90 euroko sariak prestatu dira.