Ostadar Saiarre kirol taldeak gaur itxiko du bazkide kanpaina

Txintxarri Aldizkaria 2012ko abenduaren 21a

2013. Urtean Ostadar Saiarre kirol taldearen bazkide izan nahi duenak gaur du izena emateko azken eguna. Abenduaren 10ean eman zion hasiera bazkide kanpainari.

Ostadar Saiarre kirol taldeak kirol egitasmo honen partaide izatera gonbidatzen ditu herritar guztiak. Gaur abenduak 21, bazkide berriek izena emateko azken aukera izango dute.

Lizentziak

Bestalde, Ostadar SKT-k gogora arazten du, mendiko edo zikloturista lizentzia berritu edo lehenengoz eskuratu nahi duten herritarrek gaur dutela azken eguna.
"Lizentziak 2013. urte hasieran baliogarri izateko, komeni da orain berritu edo egitea," aipatu digute Ostadarreko arduradunek.
Lizentzien prezioei buruz jakiteko, Mendiko Gipuzkoako federazioko orrialdean edo Ostadarreko egoitzan eskura daude.