Gabonetako loteriak 5. sariaren zatitxo bat utzi du herrian

jon-altuna-egitegi 2012ko abenduaren 23a

Yolanda eta Maite Razkin Izkiña estankoko jabeak pozez zoratzen zeuden atzo goizean 5. saria eman zutela konturatu zirenean. Hasieran sinesten ez bazuten ere, kazetarien deiak jasotzean ohartu ziren benetan Gabonetako loteria entzutestuaren 5. sarietako bat banatu zutela, 6.000 euro denera.

Azaldu zutenez, indarra hartzen ari den loteria telematikoaren sistemaren bidez atera zuen dezimoa zortedunak, eta zorteduna diogu, pertsona bakarrak atera zuelako 22.343 zenbakia herrian, Madrildik konfirmatu zieten bezala. Razkin ahizpek aitortu zuten litekeena dela sariduna oraindik konturatu ez izana saria berea dela, eta jakitean pertsona hori ezagutzea gustatuko litzaiekeela aitortu zuten. Pena bakarra zuten halere, beraiei egokitu ez izana!