Eguberrietako Haur Parkea zabaldu dute

Txintxarri Aldizkaria 2012ko abenduaren 23a

Iritsi da herriko gaztetxoek horrenbeste itxaron eta desiotako eguna, atzo hasita abenduaren 31era arte, irekita egongo da Eguberrietako Haur Parkea, goiz eta arratsalde. Irekiera ekitaldian udal ordezkariak, Dyakoak eta Langabetuen plataformakoak izan ziren.

Aurtengo berrikuntza nagusien artean, Udala eta Langabetuen plataformak lortutako akordio baten ostean, sarrerako dirua eta tabernako barran ateratakoa Langabetuen plataformakoentzat izango dela eta jostaleku edota puzgarri ezberdinak adinka banatu dituztela, gehiegizko ilararik sor ez dadin. Gainera, tenis pistetako batean hain gaztetxoak ez direnentzat bideojokoak, scalextric-ak, mahai-jokoak... prestatu dituzte. Herriko gaztetxoek badute non gozatua Eguberritako oporretan.