Olentzero Lasarte-Orian da

Txintxarri Aldizkaria 2012ko abenduaren 24a

Lasarte-Oriako haurrek gaur arratsaldean Olentzerorekin egoteko aukera izan dute. Aurretik kalejira jendetsua izan da Loidi-Barreneko pilotalekutik Okendo plazara. Olentzerorekin batera Porrotx, Mari Domingi eta Xixuko ere izan dira.

Olentzero, Mari Domingi, Xixuko eta Porrotx izan dira Lasarte-Orian.
Arratsaldeko 17:30ak aldera iritsi da Olentzero Lasarte-Oriara. Olentzerorekin batera, Mari Domingi, Xixuko eta Porrotx ere etorri dira. Pilotalekuan herritar ugari bildu da, haur, guraso, Amaraun klubeko, Gazte klubeko eta Kuadrillategiko lagunak, Jalguneko lagunak... Dinbi-Banda batukada eta Amalur trikiti eta pandero eskolako lagunekin batera Okendo plazarako bidea egin dute guztiek.
Okendon harrera ekitaldia izan da. Bertan izan dira Alboka abesbatza, Amalur trikiti eta pandero eskola, Earra! Bertso eskolako lagunak. Harrera beroa izan du Olentzerok. Olentzerok gomendioa eman die haurrei, "utzi etxeko leihoren bat irekia eta ohera goiz joan".
Olentzero orain eskutitzak jasotzen ari da. Baina goiz lasterka joango beharko da laster guztien opariak prestatu eta gauean hauek etxez etxe banatzeko.