Udaletxe berriaren atzeko aldean, Antonio Mercero plazan hain zuzen, haurrentzako jolasak jartzen ari dira langileak. Haur txikientzako jolasak dira eta bi gune ezberdinetan banatu dituzte. Erreka ondoan kokatutako gunean 0-3 urte arteko umeentzako jokoak jarri dira eta bestean berriz 3-8 urte artekoak.
Udalak jakitera eman duenez Udaletxea eraikitako enpresak plazan parkeetan erabiltzen den lur berezia jarri zuen eta eremu hauei erabilpen egokia ematea izan da udalaren ekimena. Horrela egun hauetan guztiz muntatu eta erabiltzeko moduan izango dira guztiak herriko haurren gozamenerako. Plaza berri honetan asko ziren biltzen ziren haur eta gurasoak eta ziur jolas berri hauek ongi etorriak izango direla.

