Udal batzar azkarra

jon-altuna-iza 2012ko abenduaren 28a

Udal batzar azkarra burutu da gaur goizean Lasarte-Orian. Abenduaren 31n bukatzen diren behin behineko bi kontratazio luzatzea erabaki du Udalak, eta beraz sei hilabetez luzatuko zaie kontratua Gizarte Zerbitzuetako administrari laguntzaileari eta Parte-Hartzeko teknikariari.

Pablo Barrio alkateak batzarra ez dela inozentada izan esanaz eman dio hasiera ekitaldiari.
Udalaren ustez beharrezkoak dira bi langileak Zerbitzu Sozial eta Parte hartze sailek zerbitzu egoki bat ematen segi dezaten eta behin behineko pertsonalarentzako aurrekontua agortua denez, udal batzarrak onartu beharreko aurrekontu aldaketa proposatu du alkatetzak. Zortzi zinegotzik eman dute aldeko botoa, Bilduko bostek, Herritarren Plataformako biek eta adskribatu gabeko Marisa Zubirik, PSE-EEko sei eta EAJko biak abstenitu egin dira eta PPko Vanessa Velezek soilik eman du aurkako bozka.
Bilduko eta Plataformako zinegotziek aldeko botoa eman dute.