Dirudienez datozen hilabeteetan aldaketak egon daitezke Lasarte-Oriako udalean. Ohar baten bitartez jakitera eman dute honakoa ezer zehaztu gabe. Jakin dugunaren arabera, Pablo Barrio Bilduko alkateak eskaintza izango luke antzerki munduan profesionalki aritzeko. Zurrumurruen arabera Txalo produkzioak egindako eskaintza baten harira dator aldaketa posible hau.
Jakina denez Barrio antzerki lanak idazten ditu eta sariak jaso ditu jardun honengatik. Horretaz gain, oholtza gainean hainbatetan ikusi izan dugu Kukukako antzerki taldearen eskutik. Albistea konfirmatzekotan informazio gehiago emango dugu gure sare sozialetan edota webgunean.
