Eguberrietako Haur Parkearen azken egun jendetsuak

jon-altuna-iza 2012ko abenduaren 28a

Eguberrietako haur parkea urtarrilaren 31ra arte egongo da zabalik, goizeko 11.00-14.00, arratsaldeko 17.00-20.00 bitartean eta datorren astelehenean goizez bakarrik Michelingo frontoi estalian. Hainbat puzgarri eta joku daude adin ezberdinetako haurrentzat eta gainera zenbait emanaldi egongo dira egun hauetan.

Adinaren arabera banatu dira jokoak.
Larunbatean hilaren 29an arratsaldeko 19:00etan Patata Tropikala ipuin kontalariak eskainiko du bere lana Michelingo frontoian jarrita dagoen Eguberrietako Haur Parkean. Igandean hilaren 30ean mago batek bere trikimailuak egingo ditu arratsaldeko 19:00etan eta astelehenean eguerdiko 13:00etan egingo da agur ekitaldia, dantza, joku eta oparien banaketarekin.

Gune ezberdinetan banatuta dago parkea adinaren arabera eta bakoitzean joko, jolas eta ikuskizunak. Txikien gunean (0-6 urte), puzgarriak, ludoteka, irakurketa txokoa eta hainbat tailer; Haurren gunean (7-12 urte) puzgarriak eta tailerrak; Nagusiagoak diren neska mutilek ere badute beste joko batzuetan ibiltzeko aukera eta bestalde, taberna ere zabalik dago zerbait hartu nahi dutenentzat oso prezio onetan gainera.
Lasarte-Oriako Udaleko Gazteria, Jaiak eta Kiroleko sailak antolatu duen parkean aurten sarrera eta taberna langabetuen plataformaren esku da. Ibaiaren aldetik dago irekita frontoia eta sarrera doan da haurrentzat eta euro bat balio du helduentzat.
Parkeko taberna langabetuen plataformaren esku da.