Antortxeroak behar dituzte Erregeen Kabalgatarako

Txintxarri 2012ko abenduaren 28a

Hiru Errege magoen kalejiran laguntzaile izateko herritarrak eskatu ditu Megaba elkarteak. Erregeekin batera suziriak eramango dituzten antortxeroak behar dituzte, hain zuzen ere. Antortxero izateko prest daudenek aukera izango dute oraindik, taldea ez da eta oraindik osatu. Prest daudenek megaba.es web gunean daukate izena emateko modua, bertan ageri diren telefono eta e-mail helbidearen bidez edo bestela urtarrilaren 3an arratsaldeko 18:00-20:00 bitartean joan beharko dira Blas de Lezo kalean Danok Kide elkarteak duen lokalera. Egun horretan banatuko dira Kabalgatan parte hartuko dutenen trajeak.