Giro bikaina San Roken

Txintxarri Aldizkaria 2012ko abenduaren 31

Ostadarreko mendi sailak eta Ttakunek antolatuta hamaiketako egin da San Roken urteari amaiera emateko. Bertan herritar asko bildu da eguraldi ona lagun eta giro ezin hobean igaro da 2012ko azken goiza.

Herri askotan ohitura da urteari bukaera ematea mendian; Beriain, Adarra, Urkiolamendi, Gorbea...

Lasarte-Orian ere ohitura hau sortu nahi da eta horretarako gaurko hitzordua San Roken egin zuten Ostadar eta Ttakunekoek. Horrela Buruntzara igo ostean indarrak hartzeko hamaiketakoa izan da guztientzat San Roke baselizaren parean kokatutako aterpean. Jendea animatu da eta txorixo eta edaria amaitu arte egon dira lagun koadrilak. Ostadar mendi sailekoek ekimen hau sustatu nahi dute aurrerantzean eta hurrengo urteetan geroz eta jende gehiago bildu.

Horrela aitzakiarik ez dago urteko azken egunean mendi buelta bat ez egiteko. Tripa beteta eta lagun artean egin dute buelta bertan izan diren herritarrak.