Presoen hitzak gure artean

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urtarrilaren 3a

Herrirak eta Presoen lagunak taldeak antolatuta bihar arratsaldeko 19:30etatik aurrera presoen eta iheslarien ahotsa entzuteko aukera izango da Manuel Lekuona kultur-etxeko aretoan.

Hainbat herritarrek parte hartuko dute errezitaldian.

Flash-moba, brindisa, manifestazioa... Presoen lagunak taldeak eta Herrirak Gabonetarako antolatutako ekimenekin aurrera eginez, bihar, urtarrilak 4, arratsaldeko 19:30etan, errezitaldia izango da Manuel Lekuona kultur-etxean.
Hirugarren urtea da "Harresi guzien gainetik, sarraila guztien azpitik jasotako hitzak" ekitaldiaren bitartez Presoen lagunak taldeak preso eta iheslarien hitzak Lasarte-Oriara dakartela.
Aurreko urteetan bezala, musika, poesia, antzerkia, kantua eta eskutitzak nahastuko dira, Presoen lagunak taldeak eta Herrirak hainbat herritarrekin batera prestatutako ekitaldia honetan.
Errezitaldirako sarrerak 5 euro balio ditu eta hiru tabernatan Jalgi, Artizar eta Xirimin daude salgai.

Herri afaria

Bestalde, errezitaldiaren ondoren, herri afaria izango da Xirimiri elkartean. Honetan parte hartzeko txartelak 15 euro balio ditu eta ohiko lekuetan daude salgai.