
San Pedro eliza ondoko plaza da izendatu behar denetako bat. Honetarako proposamenak San Pedro plaza edo Elizatze plaza dira.
Udalak San Pedro eliza ondoko eta Loidi-Barreneko Babes Ofizialeko etxebizitzen aurreko plaza berriei izena jartzeko galdeketa da eta herri osoaren eta zehazki herritar bakoitzaren iritzia jaso nahi dute.
Kultura sailak toponimien lanketa egin ondoren plaza bakoitzari izena jartzeko bi aukera proposatu ditu: San Pedro eliza ondoko plazari Elizatze plaza edo San Pedro plaza eta Loidi-Barreneko plazari Hilerri plaza edo Tximistarreta plaza.
Honela, iritzia emateko parte-hartze postontziak edo www.lasarteoriasarean.eu webgunea ibili ahal izango dela jakitera eman du Udalak. Iritzi hauek bildu eta kultura batzordean plazaratuko dira kontsulta honetan ateratako emaitzak bi plaza hauek izendatzerakoan kontuan har daitezen.
Iritzia emateko aukera urtarrilaren 27an bukatuko da.