Zinema saioetarako bonoak salgai

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urtarrilaren 3a

Lasarte-Oriako Udaleko Kultura sailak berrikuntza bat dakar, zinema saioetarako bonoak jarri ditu.
Bonoek hamar saiotarako balioa dute eta haurrentzako, zein helduentzako zinema emanaldietarako dira.
Haurren bonoak 25 euro balio ditu. Helduen kasuan, berriz, osteguneko bonoa 35 eurotan dago ekuragarri eta igandekoa, 45 eurotan. Bono hauek astelehenetik ostiralera erosi daitezke Manuel Lekuona Kultur-etxean arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Bonoak 2013ko abenduaren 31a baino lehen erabili behar dira.

Sarreren prezioem igoera

Era berean, zinema sarreren prezioa igo da.
Haurrentzako zinema sarrera 3,60 euro balio ditu orain, helduenak ostegunean 4,65 euro eta igandeetan, 5,85 euro. Lasarteoriasarean webguneren bidez merkeago eskuratu daitezke sarrera hauek, 3,18 euro haurren saioak eta helduenak 4,24 edo 5,30 euro.