MEGABA elkarteak hartu du kabalgata antolatzeko ardura eta jendearen erantzuna primerakoa izan da. Urtero bezala borrokan aritu ziren herritarrak karamelu gehien nork hartuko eta antortxeroek urteroko ukitu mistikoa eman zioten arratsalde magikoari.
Ibilbideari dagokionez, Oriatik atera eta Zumaburuko zaharren egoitzan eta Brijidatarren komentuan geldialditxoa egin ostean, Okendon bi eskutitz irakurri zituzten udaletxeko balkoitik jendez gainezka zegoen plazaren aurrean.
