Maialen Chourraut herritarrentzat 2012 urte oparoa izan da. Londresen jokatutako Joko Olinpikoetan slalomeko proban brontzezko domina eskuratu zuen, estatuko lehen garaikurra proba honetan. Eta honetaz gain, ezin dira ahaztu Munduko Kopan lortutako garaipenak ere. Horregatik bai Gipuzkoako Foru Aldundiak, baita kirol prentsa elkarteak ere 2012 urteko Gipuzkoako Kirolari onenaren saira eman diote.
Aho batez
Gipuzkoako Foru Aldundiak abenduaren 20ean Miramonen egindako ekitaldian eman zion saria Maialeni.
Honetan, Aldundiak kirolari olinpikoak, paralinpikoak eta Europa eta mundu mailan emaitza garrantzitsuak lortu dituztenak omendu eta saritu zituzten. Herritarrek, federazioek eta Aldundian eratutako epaimahaiak erabakitako saria da hau eta aurten guztiek bat egin dute Lasarte-Oriako palistaren alde.
Kirol prentsa elkartea
Bestalde, abenduaren 27an, kirol prentsa elkarteak saritu zuen herritarra Hotal Amara plazan antolatutako ekitaldian. Jakitera eman zutenez, bozka gutxigatik irabazi zuen saria Chourrautek. Bigarren postuan Txema Olazabal izan zen.
