Urteari amaiera emateko hainbat herritarrek Gipuzkoa osoan zehar egiten diren San Silbestre lasterketetan parte hartu zuten. Hala nola, Donostian, Beasainen, Ordizian edo Hondarribian izan ziren lasarteoriatarrak korrika. Beasainen marokiarrak izan ziren nagusi. Baina 358 partehartzaileen artean 8 herritar izan ziren 9 kilometrotako lasterka honetan. Azkarrena Endika Gartzia izan zen, 28:52. Hamalaugarren postuan iritsi zen helmugara marokiar eta etiopiarren ostean.
Donostian, berriz, 3000 bat korrikalari izan ziren hiriburuan egiten den 8,4 kilometrotako lasterketan.
Lasarte-Oriak izan zuen ordezkaritza, 51 herritar izan ziren bertan eta Jose Luis Delgadok zortzigarren postuan amaitu zuen lasterketa, 28:09 marka eginez.
Zizurkilgo gau krosa
Bestalde, abenduaren 15ean, Endika Gartzia herritarra Zizurkilgo gau kroseko irabazle izan zen, 22:29 eta Raul Gomez herritarra laugarren izan zen.