Tute txapelketa antolatu du PSE-EEk

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urtarrilaren 7a

Tute torneoa antolatu dute PSE-EEko herriko egoitzan urtarrilaren 17an. Bikoteka parte hartuko da eta partidatan zazpi joko batzen dituen bikotea izango da irabazle. Lehenengo eta bigarrenentzat sariak izango dira besteak beste, ardo botilak, sagardo botilak eta gazta edota solomoa.
Izena ematea doakoa da eta urtarrilaren 16a bitartean egin ahal izango dela jakitera eman dute antolatzaileek.