100 urte bete ditu gaur Cipriana Robles herritarrak. Atsobakarreko langile eta kideek, Roblesen familiarekin batera, festa berezia egin diote. Bertan tarta izan da denentzat eta Ciprianak pozik hartu ditu jasotako zorionak eta opariak. Lore sortak jaso ditu besteak beste, Gipuzkoako Aldunditik eta Gorka Lizarraga Gizarte zerbitzuetako zinegotziaren eskutik.
Salamancatik
Cipriana Salamancako Sobradillo herrian jaio zen eta bertatik iritsi zen Lasarte-Oriara 1961. urteko uztailean bere senarra eta zazpi seme-alabekin. Familia Urdaneta kaleko etxean hasi eta ondoren, 1968an Zumaburu plazara aldatu ziren Roblesek azaldu moduan "Augusto Notoario senarrak Michelinen lan egin zuen".
Egun lau seme-alaba bizi dira eta horietatik hiru izan dira gaur Atsobakarren egindako omenalditxoan familiako beste kide batzuekin batera, hauek adierazi moduan, 23 biloba ditu Ciprianak eta 17 birbiloba.
