Saharara bidaltzeko elikagai bilketa

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urtarrilaren 8a

Urtero bezala "Saharar herriaren lagunak " elkarteak martxan jarri du euskal karabana Saharako kanpamenduetara elikagaiak eta bestelako produktuak bidaltzeko. Jakitera eman dutenez elikagaien bilketa urtarrilaren 18ra bitartean egingo dute herriko ikastetxe eta zentro zibikoan.

Iaz agerraldia egin zuten elkarteko kideek janari bilketaren berri emateko
"Aljeriako lurretan, milaka errefuxiatu basamortuan jarraitzen dute egoera tamalgarrian" azpimarratzen dute "Saharar herriaren lagunak " elkartetik. Bertan bizi direnen baldintzak oso gogorrak direla diote eta besteak beste, osasun gaitz larriak, desnutrizioa, anemiak, beherako larriak pairatzen dituztela.

Hain zuzen IX. Sahararekin euskal karabana martxan jartzen da Tindufen errefuxiatuta dauden pertsonei behar dituzten elikagaiak eramateko eta pairatzen duten egoera nolabait arintzen laguntzeko. Horretarako elkarteak herritarren laguntza eskatzen du eta Besteak beste, arroza, azukrea, lekaleak, pasta, sardinak, atuna eta konpresak bildu nahi dira kanpamenduetara bilatzeko.

Produktu hauek dagoeneko jasotzen ari dira Lasarte-Oriako ikastetxeetan eta zentro zibikoan. Elikagaien bilketa urtarrilaren 18a bitartean egingo da.