Urchuegiak kargua galdu du

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urtarrilaren 8a

Ana Urchuegia aurreko Jaurlaritzak izendatu zuen Peru eta Txilerako Euskadiko delegatu 2010eko otsailean. Herriko alkatetzan 24 urte eman ondoren Jesus Zaballosen esku utzi zuen hau eta Ameriketara joan zen. Ana Urchuegia bere kargutik kenduko dutela iragarri du Iñigo Urkullu lehendakariak hainbat hedabideetan jaso dutenez.