Manuel Lekuonako neguko ikastaroetan izena emateko aukera gaur zabaldu da. Ohi bezala kultur etxeko ikastaroen eskaintza zabala da eta gustu guztietako ekintzak aurki daitezke hal nola, argazkigintza, bollywood, txalaparta, biodantza, risoterapia, manga komikigintza, pokerra, funky, zeinuen mintzaira, puntu eta patchwork eta jarrerak zaintzeko prestakuntza ikastaroa.
Interneten
Izena ematea esan bezala, gaur hasten da eta urtarrilaren 23a bitartean egin ahal izango da www.lasarteoriasarean.eu gunean. Ikastaroen data eta ordutegiak hemen dituzue. Ikastaroen kosteari dagokionez aurtengoan erroldatutakoentzat 27,35 eurokoa izango da eta herrian erroldatuta ez daudenentzat berriz, 48, 16 euro.
Ikastaro guztietan ikasle kopurua mugatua da eta ahalik eta azkarren izena ematea gomendatzen da. Bestetik, ikasleak erosi beharko du ikastaroan erabiliko duen materiala eta eskaintzen diren ikastaroak hastapenekoak direla azpimarratzen da kultur etxetik.
