Biyak Bat Erretiratuen elkarteak bere bazkideei gogoratu nahi die urteroko kuota, 8 euro, dagoeneko oradindu daitekeela egoitzako bulegoan. Ordainketa egiteko martxoa amaiera arte aukera izango da goizeko 10:30etik 12:30erako ordutegian.
Era berean, hiru hilabete hauetan, 2011 eta 2012 urteko bazkidetza ordaintzen ez dutenei baja emango zaiela jakitera ematen du elkarteak. Bestalde, 85 urtetik gorako bazkideek ez dute ordainketarik egin beharko.