Ostadar SKT eta Texas Lasartearra futbol taldeetako Erregional, jubenil eta kadeteak denboraldiko bigarren zatian daude dagoeneko. Ostadar STK-ko I. erregionalak igoera fasea hasi zuen lehengo asteburuan eta aste honetan, Texas-eko erregionalak, Ostadarreko jubenilek eta herriko bi taldeetako kadeteek kopa lehiaketa hasiko dute.
Aurreko asteburuan eman zitzaien hasiera maila ezberdinetako igoera faseei.
Erregional mailan Ostadar SKT-ko taldea bere multzoko lehenengo sailkatu zen eta Josean Beldarrainen mutilak Ohorezko mailara igotzeko lehian daude. Eta ederki hasi dute txapelketa, 2-1 irabazi baitzioten Oiartzuni.
Texas berriro kopan
Texas Lasartearra erregionaleko taldea, berriz, bosgarren izan zen lehen fasean. Era honetara, Koldo Ageitosen taldeak ezaguna duen kopa txapelketa jolastuko du.
Ostadarreko jubenilak ere bosgarren sailkatu ziren txapelketako lehen zatian eta orain, kopa izango dute helburu.
Berriro aurrez aurre
Kadete mailari dagokionez, bai Ostadar eta bai Texas taldeak kopa jolastuko dute. Ostadarreko mutilak igoera fasean egoteko aukerak izan zituzten lehenengo faseko hirugarren postuagatik. Baina ez ziren multzo ezberdinetako hoberenak izan eta kopa jolastu behar dute. Texas berriz, zazpigarren izan zen sailkapenean.
Gauzak honela, bi taldeak berriro ere aurrez aurre ikusteko aukera izango da lehiaketa berri honetan. Baina aurretik aste honetan lehen jardunaldia jokatu behar da. Texas Lasartearrak Trintxerpe Azkuene taldea izango du aurrez aurre. Ostadarreko taldeak atsedena du.