Busto Euskadiko txapeldun

Nerea Eizagirre 2013ko urtarrilaren 11

Urtarrilaren 4 eta 5ean, Euskadiko proba konbinatuko txapelketa egin zen Donostian, 60 metro hesi-lasterketa, altuera jauzia, pisu jaurtiketa, luzera jauzia eta 600 metro lasterketa. Eneritz Busto herritarrak Euskadiko eta Gipuzkoako kadete mailako pentatlon errekorra gainditu zuen.

Euskadiko proba konbinatuetako txapelketa izan zen lehengo asteburuan Donostiako belodromoan eta LOKEko bi ordezkari Eneritz Busto eta Maider Rekondo izan ziren lehian pentathlonean. Eneritzek kadete mailako urrezko domina eta errekor berria eskuratu zuen eta Maider Rekondo berriz, seigarren izan zen jubenil mailan.

Errekorra
Eneritz Busto erregularra izan proba guztietan eta lehenengo postuetan izan bost probetan.
60 metro hesi-lasterketan 9,56 marka egin zuen; altueran 1,58 metrokojauzia egin zuen, pisuan 9 m. jaurti zituen; luzera jauzian 4,49 metro egin zituen eta 600 metro lasterketan 1:57:20-ko marka egin zuen.
Marka hauei esker, puntuaketa bikaina egin zuen, 2968 puntu eta kopuru honekin Euskadiko eta Gipuzkoako kadete mailako pentathlon probako errekorrak gainditu zituen. Aurreko errekorra Super Amara BAT taldeko Teresa Zaragüetak egin zuen 2011ean eta 2781 puntukoa zen.

Eta honetaz gain, Valentzian martxoan izango den Espainiako txapelketarako sailkapena eskuratu zuen gazteak.

Eneritzek Espainiako txapelketarako marka gutxienekoa egiteko asmoa zuen, baina ez zuen espero lehiaketa irabazi eta errekorra egitea. “Oso pozik nago,” adierazi digu. Eta hemendik martxora, pisua eta 600 metro lasterketa landu behar dituela aipatu digu.

Jubeniletan
Bestalde, Maider Rekondo gazteak seigarren postuan amaitu zuen jubenil mailako proba.
Maiderrek bere espezialitatean gainditu zituen arerioak, pisuan. Honetan 9,93 metro jaurti baitzituen.
Beste probetan 60 metro hesi-lasterketan, altueran, luzera jauzian eta 800 metroko lasterketan 4 eta 6. postu artean ibili zen.