Bermudezek aipatu zigunez, uste baino “arazo gehiago” edukita irabazi zioten printzipioz apalagoa zen Oriko Ikastola taldeari.
Lucero, Faustino, Uli, Lizaso, Navarro, Maiz, Del Olmo, Zulaika, Morales, Mercero eta Rodriguez-ek osatutako taldeak ez zion fin ekin neurketari eta lehen laurdena 5 puntu azpitik amaitu zuten (4-9). Partidua nahiko berdinduta joan zen hirugarren laurden amaierara arte, hortik aurrera jaun eta jabe izan ziren herriko neskak, defentsa duin eta erasoan gupidagabe arituta. Bereziki aipagarriak izan ziren baloi lapurketa eta kontraeraso biziak. Azken laurdenean lortutako partziala bikaina izan zen, 14-2koa.
