Belodromo eta lokatzari adio, ongi etorri errepideari

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urtarrilaren 13a

Neguko denboraldia amaitutzat eman du Usurbil eta Lasarte-Oriako gaztetxoen artean osatuta dagoen Bazpi txirrindularitza taldeak. Asteburu honetan izan den Gipuzkoako pista txapelketa amaituta, errepideari begira jarri dira jada herriko txirrindulariak. Gehienak Bazpin aritzen badira ere, donostiako Fullgas edota Andoaingon ere badabiltza zenbait txirrindulari gazte.

Larunbata eta igandean izan zuten Gipuzkoako Pista Txapelketa herriko kadete eta jubenilek Donostian. Larunbatean jazarpen proban lehiatu ziren, bakarka, eta igandean sailkapen orokorra erabaki zuten keirin eta puntuazio probak izan zituzten.

Bi kilometro egiten dituzte kadeteek jazarpen proban, eta honakoa izan zen Imanol Martinez (Bazpi) herriko parte-hartzaile bakarraren denbora: 2:52:33.

Juniorren kasuan, 3km egiten dituzte erlojuaren aurka, honatx denborak: Harkaitz Murillo 3:53:37, Xuban Errazkin 4:02:05, Julen Altuna 4:07:17, Luis Sobejano 4:19:05 eta Xabier Mitxelena 4:31:43.
Igandean erabaki zen sailkapen nagusia, baina herritarrak dominen borrokatik urrun geratu ziren.

Neguko pista txapelketa
Kadete eta junior maialatan aritu dira lehian txirrindulari lasarteoriatarrak donostiako Antonio Elorza belodromoan ospatu den Neguko pista Challengean. Guztira bederatzi jardunaldi osatu dituzte, eta jardunaldi bakoitzean bildutako puntuak kontuan hartuta, honakoak izan dira herritarren sailkapenak aipatutako txapelketan.

Kadete mailari dagokionez, Imanol Martinez (Bazpi) eta Iñigo Altuna (Bazpi) aritu dira konpetitzen, 24. eta 40. postuak eskuratuz hurrenez hurren.

Junior mailan berriz, ordezkaritza zabalagoa izan du Lasarte-Oriak. Guztira lau txirrindulari aritu dira pedalei jo eta su eragiten beldurra eragiterainoko peralte makurra duen belodromoan. Hona lortutako emaitzak: 10. Harkaitz Murillo (Bazpi), 13. Julen Altuna (Fullgas), 35. Luis Sobejano (Bazpi) eta 40. Xuban Errazkin (Bazpi).

Ziklokrosean ere ausart
Donostiako belodromoko abiadura alde batera utzita, ziklokros barrutietako teknika probatu duenik ere bada herrian.

Horren erakusgarri abenduaren 30ean Ormaiztegin jokatutako Euskadiko txapelketan txirrindulari gaztetxoek lortutako emaitzak.

Kadete mailan Iñigo Altuna Bazpiko txirrindulari trebea aritu zen lanean, 17. postua eskuratuz. Aipatu behar da lehen urteko txirrindularien artean 7. postua erdietsi zuela.

Jubenil mailan bi parte-hartzaile izan ziren, Xuban Razkin (Bazpi) eta Luis Sobejano (Bazpi), 28. eta 39. postuak eginez hurrenez hurren. Neguko denboraldia, oro har, udaberri eta udara inguruan izaten den errepideko denboraldirako prestaketa gisa erabili ohi dute gazteek.