Sagardiaren bideo historikoak Lasarteoriasarean

Txintxarri 2013ko urtarrilaren 14a

Lasarteoriasarean web orrialdeak Julian Sagardiak egindako “Lasarte xarmanta” bideo bilduma aurkezten digu. Bost bideo dira eta herriko historia berreskuratzen saiatu da hauetan. “Lasarteko hilerria”, “San Pedro Parrokiko Erretablo zaharra” edo “Bugati. Automobil-zirkuitua” dira batzuk. Julian oso ezaguna da Lasarte-Orian. Manuel Sagardiaren semea da eta Gure-Etxea tabernako jabea izan da urte askotan.