Oriaren zaindari bihurtu ginen atzo. Udaleko ordezkariak, bizilagunak, denak euriteengatik iragarritako denboralearen beldur izan ginen. Euri zaparrada mardulek errekaren maila nabarmen igotzea eragin zuten eta gainezka egingo zuen beldur, udaletik erreka ondoko garajeetatik kotxeak ateratzeko gomendioa eman zen.
Prebentzio neurriak
Goizean goizetik errekak maila altua erakusten zuen gurean, putzu handiak sortu ziren herriko hainbat puntutan eta arratsaldean Michelin kirol gune inguruan zein Txikierdin gainezka egin zuen Oriak. Ez ohiko neurri bezala udalak Okendo, Isla eta Andatza plazan aparkatzeko baimena eman zuen eta arretaz jokatzeko eskatu zien bizilagunei.
Orduak aurrera joan ahala ordea, ur-emaria moteldu eta gaurkoan normaltasuna da nagusi. Alerta oraindik aktibatuta dago SOS Deiakek jakitera eman duenez, baina egoera 1etik 0ra pasa da. Udaletik ez dute urak eragindako kalte garrantzitsurik adierazi baina hala ere, gaurkoan ere euria egiten jarraituko duenez, batez ere arratsaldean, arretaz begiratuko zaio Oriari.

