Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Elkolab. S. Coop. enpresak, Lasarte-Oriako udalarekin elkarlanean arrisku handiko janari-manipulatzaile ikastaroa antolatu du. Honakoa ostalaritzako sektoreari zuzenduta dago eta Osasun Sailak eskatzen duen autokontrolaren inguruko edukiak landuko ditu. Ikastaroa urtarrilaren 30ean emango da Anbulatorioko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan. Ordutegia 16:15etik 20:15era bitartekoa izango da. Prezioa 45 euro eta prezio berezia langabetuentzako 35 euro. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, deitu OMIC 943361605 edo Elkolab, S.COOP. 943533303 telefonora.