Ostadar Beltzak Lasartek Uribeladea taldea izan zuen aurrez aurre Mungian jokatutako partidan. Oso berdinduak hasi ziren bi taldeak baina 8.minutuan Ander Rekondok 5 metroko marratik aurrera egin eta Unai Urruzolaren laguntzarekin pasea lortu zuten Ohian Corcheroren eskuetan baloia utzita honek lehen entsegua markatu zuen. 18. minutuan ordea aurkariek presio handia egin zuten eta partida berdintzea lortu zuten. Beltzakoek aurrera egin eta gainontzeko minutuak aurkariaren zelaian egin zituzten.
Atsedenaldiaren ondoren Uribealdea-ko jokalariek presioa ezarri zuten eta Beltzakeko David Vegaren plakaketa bikain baten ondorioz, aurkarien bigarren entsegua iritsi zen.
55. minutuan Uriabealdeako jokalari bati txartel horia atera eta zelaitik kanpo egon behar izan zuen zortzi minutuz. Honakoa aprobetxatu zuten Beltzakekoek euren presioa eta erasoak indartzeko, horrela berdinketa eskuratu ahal izan zuten Ander Rekondok egindako entsegu borrokatuarekin.
Garaipena lortzea Xabi Prietok izan zuen eskura. Partida amaitzeko bi minutu gelditzen zirenean, "drop" bat jaurti zuen Prietok baina ez zen hagetatik sartu. Horrela berdinketarekin bukatu zuten bi taldeek. Beltzaketik emaitza oso positiboa dela azaldu dute "gure taldeko arerio indartsuenak zirelako".
Infantilen lan ona
Federatutako infantilak Zarautz-Lasarte Bera-Beraren aurka jokatu ziren Astiko zelaian Zarautzen 24-10eko emaitzarekin. Eskolarteko infantilek berriz, igandean Atletico de San Sebastianen aurkako partida erraz irabazi zuten 51-0 emaitzarekin.
