Danbor jole eta urketari ugari ikusi ahal izango dira bihar herriko eskoletan Sarriegiren doinuak jotzen. Izan ere, herriko ikastetxeetako kideek bihar arratsaldean ospatuko dute San Sebastian eguna.
Sasoeta-Zumaburu ikastetxeko ikasleek, txikienek Isla plazan joko dute danborrada 15:15 aldera eguraldi ona egitekotan. Euria bada, eskola barruan egingo dute eta gurasoek ez dute sartzerik izango zuzendaritzatik adierazi dutenez. Sasoetan 16:00etan joko dituzte danborrak patioan. Hemen ere eguraldi txarra egingo balu gimnasiora pasako litzateke haurren emanaldia.
Landaberri eskolako haur, zein gazteek aste hauetan zehar egin duten lana erakutsiko diete gurasoei. 16:00etan egingo dituzte emanaldi guztiak. Denek kanpoan egiteko asmoa dute.
