Euskal Inauterien entseguak hasi dira

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urtarrilaren 18a

Asteartean hasi ziren Euskal Inauterietako entseguak. Aurten lehenengoz Ttakunek antolatuko ditu eta herritarrak konpartsan parte hartzera animatzen dituzte. Hurrengoa asteartean, urtarrilak 22an 20:00etatik 21:30era izango da entsegu saioa eta ondoren, urtarrilaren 29 eta otsailaren 5ean, 19:30etik 21:30era. Azken bi saio hauek ordu erdi lehenago hasiko dira haurrei begira.