Urtarrilaren 26an autobusa Jalgitik aterako da 10:00etan eta Gaintzaraino eramango ditu parte hartzaileak. Handik ibilbidea egingo da Larraitzeraino eta bertara iritsita haurrek Txindokiko Itzala abentura parkean aritzeko aukera izango dute. Honetarako sarrera 10 eurokoa izango da eta bertan ordainduko da. Ekintza 2005. urtean edo lehenago jaiotakoei zuzenduta dago. Abentura parkea itxita dago eta soilik taldeentzat zabaltzen da, beraz, beharrezkoa izango da 15 umeen taldea osatzea.
Honetan gelditu nahi ez dutenek, ibilbidea luzatu ahal izango dute Auza Gaztelu mendiko tontorreraino. Bakoitzak bere bazkaria eraman beharko du eta Ttakuneko bazkideek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta bazkide ez direnek 12. Antolakuntzatik herritarrak honetan parte hartzera animatzen ditu.