Astelehenean PSE-EEk udalari Zumaburun azaldutako “elkarbizitzaren aurkako” pintadak kentzea eskatu ziola jakitera eman zuen.
Hauetan honako mezuak jasotzen zirela salatu zuten sozialistek, “Ospa! Estamos aquí en nuestra tierra. Alde Hemendik!” edo “Nafarroa prevalece, Colones españoles fuera. Antes muerto que español”.
PSE-EEk salaketa honekin kaleratutako adierazpenean, honelako mezuak salatzen ditu elkarbizitzaren aurkakoak direla azpimarratuz eta aurrerantzean herrian halakoak “edukia edozein izanda” agertzean, berehala garbitzeko agindua emateko eskatu die alkatea eta Ana Prieto zerbitzuetako zinegotziari.
Pertsonenganako errespetua gailendu behar dela azpimarratu dute PSE-EEtik eta ideologia aniztasuna errespetatu “pintada hauek erakusten dute euskal gizartearen elkarbizitzarako atzera pausoak ematen ari direla”.
Garbiketa
Udaletik pintadak garbitzeko agindua eman eta asteazken goizean denak kentzen jardun ziren FCCko langileak. Hauen esanetan pintadak asteburuan egin ziren aurreko astean dena garbi utzi baitzuten “azken hauek ondo garbitu dira baina baliteke kasu batzuetan berriz azaleratzea”.
