LOKEko judokek asteburuan lana izan zuten. Larunbatean eskola kirola egitasmoko lehenengo sailkapen saioa izan zuten eta igandean zaharrenak Euskadiko Sanbo eta Borroka txapelketan izan ziren.
Bi lehiaketetan ederki lehiatu ziren Gorka Aristegiren mutil eta neskak.
Euskadiko txapeldunak
Igandean, urtarrilaren 13an, Gazteizen izan zen sanbo eta borroka mailako Euskadiko txapelketak izan ziren. Honetan LOKEk senior eta kadete mailan sei Euskadiko txapeldun titulo eta bi zilarrezko domina eskarri zituen herrira. Senior mailan, Asier Sagasti izan zen irabazle sanbo arloan eta Amaia Curiel bai sanbon, baita borrokan ere.
Junior mailan, Josu Olmosek sanboko zilarrezko domina eskuratu zuen; kadeteetan, berriz, Oscar Garrido sanbo eta borrokako txapelduna izan zen bere pisuan eta Fermin Balda gazteak sanbon urrezko domina eskuratu zuen eta borrokan zilarrezkoa. Lan ederra egin zuten eta Xixonen eta Murtzian otsailean izango diren Espainiako txapelketatarako txartela eskuratu dute.
Eskola kiroleko sailkapena
Larunbatean taldeko alebin mailako gaztetxoek eskola kirola ekimenetako lehenengo sailkapena izan zuten.
Gorka Aristegi entrenatzaileak aipatu duenez, oso ongi pasa zuten, baina horretaz gain, txikiak ederki aritu ziren lehian.
Haien mailatan lehenengo izan ziren Alex Saleta, Ander Agirre, Unai Posada, Manu Revuelta eta Ibai Aranguren eta hirugarren postua lortu zuten Garikoitz Menak, Yerai Mendibek, Unai Posadak, Iker Sanchezek, Elene Arrutik, Julenek, Jesus Curielek, Erik Bermejok, Omar Jassanek, Sergio Farok, Joseba Rodriguezek eta Unax Pikabeak.
