Urtarrilaren 11an, LOKE elkarteak Gabonetako Loteriarekin zozketatzen ziren sarien banaketa egin zuen. Txartel-txoko jatetxean 4 pertsonentzako afaria Irati Barberena Gonzalezek eskuratu zuen eta Aginagako sagardotegiaz gozatzeko aukera izango du, Suhar Aristegi Arebalok eta bere familiak. Sariak Manuel Morales, LOKEko lehendakariordeak banatu zituen.
