Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Arramazka taldeak Argilunpetan azken diska aurkezteko lehenengo kontzertua egingo du Jalgi Kafe Antzokian ostiralean, urtarrilak 25, 23:00etan. Aitzol eta Aroa Lasaren lan berrian bederatzi kanta jasotzen dira eta dagoeneko Amalur Eskolan eta Gure Etxea tabernan salgai dago 10 eurotan. Urte eta erdiko lanaren ondorioa da Argilunpetan eta uztaila eta abuztuan grabatu zuen taldeak Iruñean. Kontzerturako sarrera doan da.