Zinema saioetarako bonoak salgai

Txintxarri Aldizkaria 2013ko urtarrilaren 21a

Lasarte-Oriako Udaleko Kultura sailak zinema saioetarako bonoak jarri ditu salgai. Bonoek hamar saiotarako balioa dute eta haurrentzako, zein helduentzako emanaldietarako dira. Haurren bonoak 25 euro balio ditu eta helduena osteguneko bonoa 35 eurotan dago ekuragarri eta igandekoa, 45 eurotan.
Bono hauek astelehenetik ostiralera eros daitezke Manuel Lekuonan arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Bonoak 2013ko abenduaren 31a baino lehen erabili behar dira.