Plazei izena jartzeko kontsulta

Txintxarri 2013ko urtarrilaren 21a

Parte-hartze eta kultura sailek udal erabakietan herritarren parte-hartzea sustatzeko ekimen berria dute martxan, “Jarri izena plaza hauei”. Udalak San Pedro eliza ondoko eta Loidi-Barreneko Babes Ofizialeko etxebizitzen aurreko plazei izena jartzeko galdeketa da. Kultura sailak toponimien lanketa egin ondoren plaza bakoitzari izena jartzeko bi aukera proposatu ditu: San Pedro eliza ondoko plazari Elizatze plaza edo San Pedro plaza eta Loidi-Barreneko plazari Hilerri plaza edo Tximistarreta plaza.
Iritzia emateko parte-hartze postontziak edo www.lasarteoriasarean.eu webgunean. Azken eguna urtarrilaren 27a da.