Proba nagusiari eguerdiko 12.30etan emango zaio hasiera. Lehenengo senior eta beterano mailako emakumeak eta ondoren 13:05 inguruan senior eta beterano mailako gizonezkoak abiatuko dira. Baina 10:30etatik aurrera hasiko dira Junior, Jubenil, Alebin eta Benjamin mailetako atleten lasterketak.
Lasterketaz gain, ibilgailu klasiko ikusgarrien III. erakustaldia egingo da Hipodromoaren aparkalekuan. 25 urte baino gehiagoko ibilgailu klasiko bat daukatenek, erakusteko aukera izango dute, aparkalekuan utzi eta antolatzaileek hamaiketakoa eta lasterketarako sarrera emango diete.
Bestalde, urtero bezala Euskal Kanping Klubak, Gipuzkoako Atletismo Federazioaren babesarekin, Donostiatik Hipodromora oinez joateko prest daudenentzat txangoa antolatu du igandean. Irteera Antiguo auzoko Jose Maria Sert plazan izango da goizeko 9:15etan. Ordu bete eta 45 minutu beharko dira ia 9 kilometroko ibilaldia egiteko. Ibilaldian parte hartzen dutenek ere sarrera dohan izango dute.
Krosaren ordutegiak ondorengoak dira:
10:30etan: Jubenil (96/97) eta junior (94/95) gizonezkoak 5.175 metro
10:50etan: Jubenil (96/97) eta junior (94/95) emakumezkoak 4.225 metro
11:10etan: Infantil (99/00) eta kadete (98) gizonezkoak 3.800 metro
11:30etan: Infantil (99/00) eta kadete (98) emakumezkoak 2.000 metro
11:45etan: Alebin (01/02) gizonezkoak 1.475 metro
12:00etan: Alebin (01/02) emakumezkoak 1.475 metro
12:15etan: Benjamin mixtoa (03/04) 500 metro
12:30etan: Senior 6.550 metro eta beterano 2.425 metro emakumezkoak
13:05etan: Senior 11.475 metro eta beterano 3.475 metro gizonezkoak
