Goizeko laurak aldera gizon batek bere etxeko atea puskatu eta bertan kalteak eragiten ari zela salatu du herritar batek. Udaltzainak bertaratu dira arazoa zein zen ikustera eta etxebizitzaren barruan aurkitu dute gizona urduri eta gauzak puskatzen. Dirudienez bere bikote ohia beste pertsona batekin etxe horretan zegoela eta, haserretuta hauek erasotzeko asmoarekin sartu da.
Mehatxuak
Ordurako etxeko jabea kalera irten zen ihesi eta atxilotutakoaren bikote ohiarekin hitz egin ahal izan du. Bikote ohiak Ertzaintzari sms bidez jasotako mehatxuak erakutsi dizkio. Erasotzaileak esan du ez zuela armarik baina ertzainek egindako miaketan labana aurkitu diote galtzerdi barruan ezkutatuta.
Ertzaintzak gizona atxilotuta eraman du bere bikotearen aurkako mehatxu larriak egiten zituen bitartean. Erasoa genero indarkeriatzat jo du Ertzaintzak.