Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Oinatz taldeak larunbatean egitekoa zen irteera bertan behera uztea erabaki du eguraldi txarra medio. Larunbaterako eguraldi txarra dago emanda eta horrenbestez, Gaintzatik Larraitzerako mendi ibilbidea egiteko zailtasunak egon daitezkeenez, irteera atzeratzea erabaki da. Datozen egunetan emango dute jakitera data berria.