Azken udal hauteskundeak burutu ondoren EUDEL-eko zuzendaritza berria osatu zenetik, EH Bildutik elkartearen helburuaz eta funtzionamenduaz eztabaida sakona zabaltzeko beharra ikusi zuen alderdiak jakitera eman duenez.
Honen aurrean erantzuna egon ez denez, EH Bilduk elkartean parte aktibo ez izateaz gain, urtarriletik aurrera Bilduk gobernatzen dituen udalek, “eta eztabaidari ateak zabaldu arte”, ez dute dagokien ekarpen ekonomikoa ordainduko.
Erabaki honekin, EUDEL-ek bere isiltasuna apurtzea eta inplikatuta dauden alderdi politikoak jarrera aldatzea bilatzen du EH Bilduk, “eztabaida bultzatu eta elkarteak izan dezaken potentzial eta indar guztia askatzeko”. Hau horrela izanda, Lasarte-Oriako udalak bat egin du erabakiarekin.